XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina makineriá hobetzea eta giza lan masa bat alferreko bihurtzea orobat dira.

Eta makineriaren jartzeák eta gehitze kuantitatiboák haiekin, mekanikalangile kopuru ttipitto bat jartzeagatik, milioika eskulangileren baztertzea ekarri zuten bezalaxe, makineriaren hobeagotzeák makinetatik gero eta langile kopuru handiago bat kentzea dakarke, eta azkenik kapitalák bataz beste behar dituen lanlekuak baino langile masa haundiago bat kreatzen du, egiazko erreserba-armada industrial bat, neronek 1845gnean ere (46) Ingalaterrako langile klasearen egoera, 109gn orrialdean. Engelsen oharra deitu behar ukan nuen bezalaxe, industriá eten gabe ari den sasoirako prest dagoen langile-armada bat, gero, sasoi hauen atzean nahiz eta nahi ez datozen krisisetan, kalera egotzia den bat: berau une guztietan, kapitalaren kontrako eta bizitze aldeko burrukan, langile klaseari oinak lotzen dizkion katea bat da, bai eta alokairuak kapitalismoaren premiei dagokien maila beherean edukitzeko erregelatzaile bat ere.

Honela ba, Marxekin batera esateko, makineriá kapitalák langile klasearen kontra erabiltzen duen harmarik boteretsuena bihurtu da, langilearen eskuetatik eten gabe bizibideak ateratzen dituen lanbide bat, horrela langilearen produktoa bera beraren esklabizatzearen tresna bilakatuaz.

Honetara, lanbideen ekonomiák, lehen mementotik, lanerako indarraren gasto alferrik urrikigabeena dakar aldean, bai eta lanaren funtzioaren kondizio normalen kontrako kentze bat.